Zuzeneko emanaldi honetan haurren parte hartzea ezinbestekoa izan da eta oraingo honetan Andoaingo Aita Larramendi Ikastolako, La Salleko eta Ondarretako ikasleekin batera saioan parte hartzen aritu dira Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo ikasle gazteak.
Pailazoek ohiko duten bezala, ikuskizun hau urte amaieran argitara emango da Durangoko Azokaren atarian.
Arratsaldeko saioan parte hartu zutenek askaria izan zuten, Kaiku enpresari esker.
Grabaketa Aiurriren ardurapean egin da. Horregatik Aiurrik eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten ikastetxeei, Andoaingo Udalari, Basteroko lantaldeari eta Kaiku enpresari.