“Estatu espainiarrak lehen aldiz Eneko Galarragaren aurkako euroagindua eskatu zuenean, Frantziako fiskalak horrelakorik onartzeko nahikoa frogarik ez zuela azaldu zuen eta ebatzi egin zuen agindu hura. Espainiako estatuak froga gehiago erakutsi zituen gero eta onartu egin dute”. Protokoloei jarraituz, datozen hamar egunetan jasoko du Enekok notifikazioa. Espainiaratua izango da, beraz. “Hegazkinez Barajasera ekarri eta handik Auzitegi Nazionaletik pasa ondoren, espetxera eramango dute, ohi denez”. Askatasunak kezka eta beldurra azaldu ditu egoera horren aurrean.