Xabier Mitxelena eta Jon Alejo garaile

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 4a, 17:54

Behar Zana pilota elkarteko Xabier Mitxelenak eta Jon Alejok irabazi zuten joan zen larunbatean, Amasako pilotalekuan jokatu zen Ezker Paretako Joko Garbi txapelketako finala. Modalitate horretan, beraz, Gipuzkoako txapelduna da bikotea. Emaitza, 40-33 tantukoa izan zen eta lehia estua eskaini zuten Igor Alejo eta Sergio Sanchezen aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!