Auto bat erre zen "Maravillas" auzoan

Pasa zen otsailaren 29an kotxe bat kiskali egin zen "Maravillas" auzoko
aparkalekuan. Beste kotxerik ez zen kaltetu erreketaren ondorioz.
Dirudienez, hilabete asko zeraman autoak toki horretan utzita. Aparkaleku
berean badaude egoera txarrean utzitako beste auto batzuk ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!