Aizkardiren 40. ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko martxoaren 4a

Martxoaren 30ean, ibilaldi neurtua izango da Aizkardi mendi elkartearen eskutik.

Azken urteetan bezala, aurten ere bi ibilbide izango dira, bata luzea eta bestea laburragoa:

1- Ibilbide luzea: 43 km. 2500 metroko desnibela. 10 orduko iraupena. Goizeko 07:00etan irteera. Besteak beste, Belabieta, Urdelar, Ipuliño, Uli, Uzturre eta Loatzo igaroko dira.

 2- Ibilbide motza: 23,5 km. 1050 metroko desnibela. Bost ordu eta erdiko iraupena. Goizeko 08:00etan irteera. Besteak beste, Belabieta, Urdelar eta Mugaga igaroko dira.

Martxoaren 28ra luzatuko da izen-emate epea. Horretarako www.aizkardi.com guneko galdeketa orria bete behar da.

Informazio orokorra
• Telefonoz:
    649 717 182
• Internet bidez:
    ibilaldia@aizkardi.com

Irteera: Aizkardi mendi elkartearen ondotik aterako dira mendizaleak.

Janaria: Norberaren kontu izango dira jan-edanak.

Dutxa: Bukaeran dutxa zerbitzua izango da eta bezperan lotarako gela bat prestatuko da.

Opariak: Ibilaldiaren amaieran, 17:30etan, mendiko materialarekin osatutako opariak zozketatuko dira.

Informazio zehatzagoa:  Aizkardi elkartearen egoitzan, ostegun iluntzeetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!