Auzolana antolatzeko bilera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 4a, 17:36

Aspaldiko usadioari jarraituz, Burdina taldeak “Auzolana antolakuntzaren lehen bilera” deitu du martxoaren 15erako.

Garai batean, aspaldian, Andoaingo Goiburu auzunean dagoen Bekastein biltzen ziren auzolanaz jarduteko. Hainbat urte eta gero, Burdina taldeak joera hori berreskuratu egingo du.
Andoaingo eta eskualdeko kultur ondarea berreskuratzeko lanari ekin nahi diote. Eta horretarako, Burdinako kideak eta bolondresak oro har batzar nagusira deitu dituzte.

Ibilbide oparoa
Batzuetan Andoaingo Udalaren laguntzarekin eta besteetan bere kabuz, Burdina taldeko kideak lan handia egiten ari dira urte hauetan. Leitzaran haranean makina lan egin dute, Andoainen zein muga egiten duten herrietan.
Iazko irailean Adunako lurretan dagoen Galarreta karobia berreskuratzeko lanei ekin zioten. Ikus, eskuineko argazkia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!