Autokarabana bilkura Oianumen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 3a, 13:21

Euskal Herriko zonaldearen arabera, autokarabanaz bidaiatzeko dagoen alde nabaria agerian utzi zuten. Ipar Euskal Herrian modu horretan bidaiatzeko gune egokitu ugari dauden artean, Hegoaldean gabezia handia dela salatzen dute Sorbeltz, Autokarabana Erabiltzaileen Euskal Elkartetik.

Oianume sagardotegia autokarabanen topagunean bilakatu zen pasa den otsailaren 23an. Sorbeltz, Autokarabana Erabiltzaileen Euskal Elkartetik antolatu zen irteera eta 60 autobarabanatik gora eta 130 lagunek parte hartu zuten. Elkartea, autokarabana erabiltzaileen interesak defendatzeko sortu zuten. Sarritan aurkitzen dituzten arazoei, talde gisa aurre egitea dute xede. Bereziki, Hego Euskal Herrian autokarabanez bidaiatu ahal izateko egokitutako guneak izatea eskatzen dute. Alor horretan dagoen gabezia nabaria baita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!