Joko Garbiko finala, Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 29a, 13:49

Gipuzkoako Ezker Pareteko Joko Garbi txapelketaren finala Behar Zana elkarteko bi taldek jokatuko dute bihar arratsaldeko 18:00etan, Amasako pilotalekuan.

 

Behar Zana 1 taldea, Xabier Mitxelenak eta Jon Alejok osatzen dute. 2 taldea, berriz, Igor Alejok eta Sergio Sanchezek eta aurreikusten denez, lehia estua izango da. Izan ere, ligaxkan 40-38 irabazi zion Behar Zana 1 taldeak 2 taldeari. Guztira bost taldek hartu dute parte txapelketan, beste hiru taldeak Zubietakoak izan dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!