XIV. Antia literatur lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 29a, 12:07

Martxoaren 14a baino lehen entregatu behar dira idazlanak Lekaion. Epaimahaiak apirilaren 25ean jakinaraziko ditu sarituen izen abizenak.

Hiru kategoriatan antolatu da aurtengo edizioa: haurrena (1996-1998 urte artean jaiotakoak) gazteen kategoria (1992-1995 artean jaiotakoak), helduen kategoria (1991 baino lehen jaiotakoak). Euskara Sailak antolatutako ekimeneko sarituak nortzuk izango diren, apirilaren 25ean erabakiko dute.

Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkez dezake. Euskaraz idatzia eta aldez aurretik saritu gabekoa izan behar du. Izenburu batekin, goiburuarekin nahi bada, bi espaziotara eta orriaren alde batetik idatzia. Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean. Gutunazal itxi horren alde batean, ipuinaren izenburua idatzi behar da. Bestaldean, egilearen datu pertsonalak. Lekaion entregatu behar dira, martxoaren 14a baino lehen. Saritutako lanak Udalaren jabetzapean geratuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!