Martxoak 10, astelehena
-Talo tailerra: Egun osoan Erniobeako ikasleak taldeka pasako dira talo tailerretik taloa nola egiten den ikasteko.
-Txalaparta tailerra: Arratsaldean txalaparta tailerra izango da bertan izena eman duten ikasleentzat.
Martxoak 11, asteartea
-Dantza tailerra: Egun osoan ikasle guztiak taldeka pasako dira tailer horretatik.
-Txalaparta tailerra arratsaldean.
Martxoak 12 asteazkena
-Asisko Urmanetaren hitzaldia euskal umorearen inguruan. Hitzaldi hori DBH 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta egongo da.
-Koldo Amestoy ipuin kontalariaren emanaldia Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean. Bi saio egingo ditu eguerdiko 12:00etatik aurrera DBH 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
Martxoak 13 osteguna
-Jon Maia bertsolariak hitzaldia emango du Gurea zineman “Apaizac hobeto” Ternuara egindako espediziori buruz, goizeko 10:30etan.
-Txalaparta tailerra arratsaldean.
Martxoak 14 ostirala
-Euskal joku eta jolasak, 09:00etatik 11:00tara eskolako kiroldegian.
-Xake txapelketa, ordu berean.
-11:00tan ikasle guztiek Patxi dantza egingo dute (tailerrean ikasia)
-Hamaiketakoa
-12:00etan jaialdia Gurea zineman
Bertso saioa: Erniobea bertso tailerreko ikasleak eta Agin Rezola eta Haritz Casabal bertsolariak.
Euskal dantza: Erniobeako ikasleek prestatutako dantza emanaldia.