40. ibilaldi neurtua, Aizkardiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 28a, 11:11

Martxoaren 30ean, Aizkardi mendi elkarteak antolatuta, 40. ibilaldi neurtua izango da. Azken urteetan bezala, aurten ere bi ibilbide izango dira:

1.- Ibilbide luzea: 7. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria.
Luzera: 43 km. Desnibela: 2.500 m. Iraupena: 10 ordu (ggb). Irteera ordua: Goizeko 7tan (07:00). ADI, ORDU ALDAKETA!
Ibilbidea: Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - San Lorentzo(803m) - Gorosmendi (675m) - Ipuliño (929m) -San Anton (553m) - Uli (850m) - Arburu (780m) - Erroizpe (802m) - Berrobi (152m) - Uzturre (726m) - Loatzo (635m) – Villabona.
 
2.- Ibilbide motza: Luzera: 23,5 km. Desnibela: 1050 m. Iraupena: 5.30 ordu (ggb) Irteera ordua: Goizeko 8tan (08:00)  ADI, ORDU ALDAKETA!
Ibilbidea: Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - Kanal Handia (300m) - Villabona.
 
Izena emateko www.aizkardi.com gunean galdeketa jarriko da. Norberaren datuak idatzi eta gero, parte hartzaile bakoitzak zenbaki bat izango du. Bete behar diren datuak:

-Federazioko lizentzia zenbakia, ENA edo NAN-a eta telefono zenbakia.
-Izena eta bi abizen.
-Ibilaldi luzea edo motza adierazi.
-Federatua bai edo ez.
-Mendiko taldearen izena.

Izen ematea: Martxoaren 1etik 28ra. Informazio gehiago 649 717 182 (arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara astelehenetik ostiralera edo ibilaldia@aizkardi.com helbide elektronikoa.


Informazio orokorra
-Irteera lekua: Aizkardi mendi elkartea (Villabonako elizaren ondoan).
-Jan-edanak norberaren kontu.
-Bukaeran dutxa zerbitzua egongo da.
-Ibilaldia bukatzen duten eta bertan aurkitzen diren partaideen artean, mendiko tresnaz osatutako opariak zozketatuko dira, arratsaldeko 17:30etan.
-Antolakuntzak gela bat prestatuko du bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek, antolakuntzari jakinarazi beharko dio teléfonos edo e-mailez.
-Informazio gehiago: www.aizkardi.com webgunean edo aizkardi elkartean, ostegunetan 21:00etatik  22:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!