Ikerketaren helburuak zeintzuk dira?
Dami Muñoz: Behemendik bultzatuta, Udalekin akordio bat egiten da. Kasu honetan, Urnietakoarekin. Lan bera egin da Andoainen, Lezon, Oiartzunen eta Usurbilen. Helburua, elkarrizketen bidez landa eremuko adineko eta emakumeen egoera zein den ezagutzea da.
Zonalde batzuk jada igaro dituzu?
D.M.: Lategi auzoan hasi gara. Lau bisita falta zaizkigu bukatzeko. Gero, Ergoien, Goiburu eta Oztaranera joko dugu.
Zer moduzko harrera izan dute lehen elkarrizketa saioek?
D.M.: Jendea ondo, kontentu dago. Interesgarria iruditzen zaie horrelako zerbait egitea. Askotan aparte bezala gelditzen dira, eta ekimen honekin behintzat, zer egoeratan dauden jakin daiteke. Orokorrean, harrera ona izan da.
Landa eremuko bi kolektibo hautatu dituzue: emakumeak eta adinekoak. Landa eremuko talde garrantzitsuenak?
D.M.: Lan hau beste herritan 65 urtetik gorakoei begira egin da. Hemen, udaletxean emakumearen egoera ere aztertzea erabaki dute
Ikusten duzuenez, Urnietan landa eremuak badu pisua?
D.M.: Landa eremutik bizi direnak geroz eta gutxiago izan arren, baserri asko
dago, ehundik gora. Emakumeak bizi direnak laurogei.
ELKARRIZKETEN NONDIK NORAKOAK
Herriko zerbitzuen berri ematen duen orritxoa banatzearekin batera, besteak beste, honako galderak egingo dizkie Dami Muñoz gizarte langileak elkarrizketatuei:
EMAKUMEAK
• Zaintza: adineko edo etxekoren bat haien kargu?
• Formazioa: zertan lan egiten duten; etxean, etxetik kanpo.
ADINEKOAK
• Etxe edo auzo inguruko egoera: bideak nola daude? Posta eta zabor bilketa zerbitzuek nola funtzionatzen dute?
• Lanbidea eta baliabide ekonomikoak: nekazal jarduerekin jarraitzen duten, pentsioren bat kobratzen duten.
• Gizarte zerbitzuen eta bulegoaren berri ba ote duten.