Eneko Galarraga, aske momentuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 27a, 19:35

Atzo goizean Paueko epaitegian epaitu zuten Eneko Galarraga, euroagindua onartu edo ez erabakitzeko. Lehen aukera eginez gero, Espainiaratu egingo lukete villabonatarra. Martxoaren 4an jakinaraziko du erabakia Frantziako auzitegiak. Bitartean, kalean, aske geratu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!