Zuhaitz Eguna larunbat honetan Sorabillan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 27a, 19:34

Auzo elkarteak “Sorabillatarren bihotza” izena eramango duen parke baten proiektua jarri du martxan Jakoba Errekondo adituaren zuzendaritzapean eta Andoaingo Udalaren Ingurumen sailaren laguntzaz. Auzotarrek aurtengoan 24 landare jarriko direla diote, “Gehienak gurpitzak edo kurpitxak. Jakoba Errekondoren esanetan, Euskal Herri guztian, Sorabillan gurpitz baso natural eta hedatu bakarra aurkitzen da eta, beraz, zuhaitz hau izan daiteke auzoaren ezaugarrietako bat. Horiez gain, hagina eta arteak ere landatuko dira”.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!