Piano jaialdia pasa den asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 27a, 19:27

Dagoeneko ezinbesteko hitzordu bilakatu da toki askotako piano ikasleentzat. Bastero kulturgunetik milaka pertsona igaro da asteburuan. Ikasleak 850 inguru eta hauekin batera akademia eta eskolatako irakasleak, gurasoak eta ikusleak oro har. [Argazkiak]

Ezin alde batera utzi antolaketa taldeari laguntza emanez aritzen den andoaindar kopurua. Asko eta asko dira bolondres lanetan aritzen direnak. Batzuk harreran, besteak partaideen txandak antolatzen eta ekitaldi aretora nahiz auditoriora eramaten. Andoaindar askoren borondatezko lan isilari esker jaialdiak inoizko antolakuntzarik osatuena izan du.

Jaialdiaren onurak
Gehiago ez badira, gutxienez nabarmendu beharreko lorpenak lau dira:
  1. Izenak berak dioen bezala jaialdi bat da, ez lehiaketa hutsa. Bilkura erraldoi honetan mailarik onena eman daiteke pianojoleak elkarren aurka lehian aritu gabe. Erronka norberak bere buruari ipintzen diona da. Lana gogotik egiten duenak aipamen gorena eskura dezake inoren gainetik jarri gabe.
  2. Ikasleentzat aukera paregabea da, motibazio handia ikasturtean aurrera egiteko. Trikitilariek kalejira bezala, pianojoleek horrelako jaialdien premia badute gogoko dutena jendaurrean erakusteko.
  3. Pianoak duen dimentsioaren erakusgarri bilakatzen da. Oraindik orain ehunka dira pianoa ikasgai modura hartzen duten ikasleak. Partaideentzat beste herri askotan haiek bezala ikasten ari den gazte asko dagoela ikusteko baliagarri da.
  4. Andoain herriak horrelako ekimenen beharra du. Kultur eta gizarte mailan hedapen zabala du jaialdiak, eta Andoain herria onuradun nagusi bilakatu da. Martxan jarri zenetik, herritik kanpo oihartzun handiena lortu duen ekitaldietakoa izango da.


Piano jaialdia jende askoren laguntzari esker aurrera ateratzen da. Goizean musikari lanetan aritutakoa arratsaldean antolaketako laguntzaile modura zebilen. Askoren artean, Itziar Jauregi gaztearen kasua zen. Saioetako aurkezleak ere musika eskolako ikasleak ziren.

Gipuzkoako eskualde guztietako ordezkariak izan dira piano jaialdian. Amurrio, Berriatu, Ondarru, Algorta, Erandio, Mungia, Gernika, Iruñea… Andoain herriak Euskal Herri osotik etorritako jendea hartu du asteburuan.

ANTOLAKETA TALDEA: 

Txitxu Castro, Seiasle Piano jaialdia antolatu duen irakasle elkarteko kide da. Andoaingo musika eskolan tailer musikala eskaintzen die txikienei eta, noski, piano irakaslea ere bada.

Jaialdia: “Pianoa ezin da kalera atera, ezin txaranga batean txertatu. Horregatik burura etorri zitzaigun horrelako jaialdia antolatzea, pianojoleen lana ezagutzera emateko”.

Partaidetza: 400 partaide inguru bildu genituen lehen edizioan, 600 inguru bigarrenean. Oraingoan 850 ikaslera igo da partaidetza. Goia jo dugulakoan nago, hortxe gabiltza muga-mugan”.

Antolaketa: Aurtengoan neurria hartu diogulakoan nago.  Aurrekoak baino erosoago eta eramangarriago egiten ari zaigu. Gurasoei, laguntzaileei eta ikasleei esker bereziki”.

Lehia: "Jaialdi honetan ez dago lehiarik ikasleen artean. Erronka norberak bere buruarekin duena da”.

Ikasleak: “Piano jaialdia mugarri modukoa da ikasturtean. Motibazio izugarria, teknika hobetzeko eta arduraz praktikatzeko oso garrantzitsua”.

Ekitaldia: “Hirugarrena egin eta gero finkatu samar ikusten dut piano jaialdia. Etorkizunean jaialdi gehiago izango da”.
 

ANDOAINGO ETA URNIETAKO PARTAIDEAK III.PIANO JAIALDIAN
Andoain, banaka: Fraile González, Eduardo / Goikoetxea Cao, Itxaso / Pinto
Olano, Irene / Aizpurua Arconada, Izaskun / Alvarez Gonzalez, Maria / Arruti
Goikoetxea, Eneritz / Botas Peñin, Uxue / Fraile Gonzalez, Enrique / Marín Almuedo, Itxaso / Paredes Carrera, Olatz / Rivas Cepeda, Irati / Rubio Amondarain, Pablo / Wesney Kate, Estibaliz / Zabala Amantegi, Ane / Aizpurua Arconada, Arantza / Ardiaka Esteban, Marcos / Hernández Nogales, Ana / Lopetegi Karrera, Leire / Olazabal Arruiz, Maddi / Rojo Lorente, Miriel /

Andoain, taldeka: Lopetegi Karrera, Josu / Paredes Karrera, Ainara / Abrego Candelario, Paule / Domínguez Aierbe, Enara / Angulo Jiménez, Ane / Dos Anjos Ruiz, Leticia / Estévez Sánchez, Ane / Julio Mostazo, Haizea / Ferro Cuéllar, Carlos / Mendizabal Karrera, Jon / Iturzaeta Aranberri, Ander / Jauregi Fernández, Itziar / Gestoso Azurmendi, Rebeca / Rica Rodríguez, Miriam / González Imaz, Klaudia / Otxandorena Saa, Amaia /
Ibáñez Donoso, Uxue / Jauregi Mendizabal, Garazi /

Urnieta, banaka: Ezeiza Zapiain, Malen / Goya Ostolaza, Ander / Ruiz Mangas, Maddi / Serrano Belaustegigoitia, Lide / Gómez Gabilondo, Daniel / Gómez Gabilondo, Juan / Iraola Etxarri, Olaia / Iturbe Ansa, Ane / Lión Oriondo, Idoia / Madina González, Margot / Manso Brandariz, Joseba / Mellado Anso, Oihana / Míguez Mariñas, Alba / Arroyo Serrano, Julen / Barkaiztegi Begiristain, Lorea / Galdós Niño, Judit / Ibañez Etxeberria, Iñaki / Ricón Ulanga, Uxue / Salaberria Izagirre, Natalia / Altuna Beraetxe, Andoni / Artola Pagola, Mikel.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!