Ez da gurutzerik, ezta garai hartan hain ohikoak ziren ikurrik falta. Errege eta estatu buruzagien zerrenda, orduko mahai eta eserlekuak… Eta ikas materiala.
HERRITARREI GONBITA
Erakusketa ikusteko aukera paregabea dago egun hauetan. Datorren asteazkenera bitarte arte zabalik dago erakusketa, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00 artean. Larunbatetan 12:00-14:00 artean. Igandetan itxita. Sarrera doan da.
Erakusketa itxi baino lehen, Urnietako ikasleekin bisitaldi gidatuak egiteko asmoa dute. Bide batez, Urnietako herritar guztiei erakusketa ezagutzera joateko gonbidapena luzatu zaie.