Begoña Arrate biologoak "Biziaren sarea ehuntzen" liburua aurkeztuko du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 26a, 21:29

 Datorren ostiralean, otsailaren 29an, CAF-Elhuyar dibulgazio sarien banaketako ekitaldian Begoña Arrate urnietarrak duela bi urte jasotako bekari esker egindako lana aurkeztuko du.

 CAF-Elhuyar zientzia dibulgazio sariak banatuko dira otsailaren 29an. Aurtengo edizioan, urtero saritzen diren dibulgazio artikuluez gain, bi urtez behin egiten den moduan, dibulgazio liburu bat idazteko 5.000 euroko sari bat ere emango da. Duela bi urte sari hau jaso zuen Urnietako Begoña Arrate Larrañaga biologoak eta beka hari esker idatzi duen "Biziaren sarea ehuntzen" izeneko liburua aurkeztuko du ostiraleko sari-banaketako ekitaldian. Ekitaldi hau, Elhuyar fundazioak Usurbilen duen egoitza nagusian izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!