Aurrekontuak 2008: Andoaingo ezker abertzalearen ikuspegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 22a, 18:38

PNV, EA eta Ezker Batuak sarturiko mozioaren aurrean honakoa adierazten dugu.
 
Gaur aurkezturiko edukiekin ANVko udal taldeak bat egiten du: Euskal Herriaren zapalkuntzan dihardu estatu zapaltzailearen salaketan, aukera politiko guztiak berdintasunean aritzeko duten eskubidea, eta herri borondatearen errespetuan,azken udal hauteskundeetan ANVko ordezkaritza horri zor zaion errespetuan…..
 
Gure kritika ordea lerroa hauetatik haratago, mozioa sinatzen duten alderdien eta zehazki PNV eta Ezker Batuaren jokabide politikoan datza.
 
Zeinak adierazpen hauen bidez, Euskal Herriak eta andoaindarrok bizi dugun salbuespen egoera eta egoera politiko larriaren aurrean.. Egoerak behartuta, beren aurpegiak zuritzeko gisa honetako adierazpenak egitea gutiz deitoragarria dela deritzogu.
Mozioko lerroak irakurri ondotik, herri borondateaz aukeraturiko ANVko lau hautetsietatik bi beraiek lapurtuak izanik, berauek lapurtuta izaten jarraitzeko borondatea adierazi  baitute, plenoan eginiko galderen ondoren.
 
Lerro hauen bidez, alderdi guztiek erantzukizunak dituztenez, bakoitzak bere milan. Eta herritarren aurrean ardura politikoa izanik, herri borondateari  burlarik ez egiteko eskatzen diegu. Zurikerien gainetik, zintzotasun politiko eta ardura politikoz jokatzeko exigitzeko digu, unea oso larria dela ulertuta, andoaindarroi farre  egiteko garaia ez dela onartu behar dute. Ez diezaiotela andoaindarrei gezurrik esan.
 
Edota bestela gaurko adierazpenarekin koherente izan, eta PNV eta EZKER BATUA-Aralar koalizioak lapurtuak dituzten bi hautetsi postuak herritarrei itzuliko dizkiete? Bideak egon badaude. Edota herri borondatea eta jardunean aritzeko aukera  guztiak bermatuz,  Gasteizko hirukoaren esanetara dagoen polizia armatua herritarren jazarpenera bideratzeari utziko diote?
 
Azkenik lerro hauen bidez udalean zein kalean oztopoak oztopo lanean jarduteko gure borondatean berresten gara. Eguneroko lan isilak eta ehunka herritarren babesak eta lanak ematen duen indarra, Andoain berri bat eraikitzeko bultzada baitira. Guztion artean eskua zabalik eta tinko lortuko dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!