Udal aurrekontuak 2008: Andoaingo EAJ-PNVren ikuspegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 22a, 18:37

Udal gobernuak Andoaingo udal-aurrekontuak onartu ditu, oposizio político guztiak gutxietsiz. Indarrean dagoen araudia eta legezkortasuna ez beteaz.

Oposizio politikoak mesprezatuz. Zergatik?

  • Bederatzi hilabete hauetan legegintzaldia dela eta oraindik PSE-EE ( PSOE ) / EB-IU ren gobernu egitaraua ez delako ezagutzen. Beraz ez dakigu Gobernu honek legegintzaldi honetarako dituen helburu eta lehentasunak.  ( Agian ez dituelako edo ezkutuka doazelako ).
  • Udal jarduera arlo bakoitzean ez dituzte aurrekontuak aurkeztu, hau da, ez dute eztabaidarako aukerik ematen batzorde horiekiko.
  • Abenduaren 31ª baino lehen aurrekontuak onartuak egon behar zuten eta otsailean aurkeztu dituzte, udal-ogasun batzordean Alkateak adierazi duenez bi egun pasa omen zituen egiten. Nahiz eta berak akdatu eta egokitu behar izan, lau aldiz hamar egunetan  PSE-EE ( PSOE )/ EB-IU zinegotzien artean ere ez baitzuten adosten.

Udal-erabakia eta indarretan dagoen legezkotasunak ez betetzeaz. Zergatik?

  1. Nahiz eta aurrekontuak egokituak eta orekatuak aurkeztu, Udal-gastu eta sarreretan desoreka bat ikusten da. Indarrean dagoen legeak ez du onartzen eta honek Udalak bere baliabidez inbertsioak egitea oztopatzen du. Hau da, edozein inbertsio egiteko gobernu honek finantza-erkunderen bate beharra du mailegu edo kreditu baten bidez finantzatzeko.

  2. Egoera honi aurre egiteko, Ekonomi-finantza azterlana onartu beharko lukete. Guzti hori Foru Aldudiak eskatuko diola jakin arren aurrekontuak legezkoak izateko, ez dute ezer egiten.

  3. Ez du legea betetzen, aurrekontuaren % 10ª ez baitu lurzorua erosteko destinatzen. Horrela etxebizitzaren arazoei aurre egin ahal izateko. Ez da lege ez betetzea bakarrik baizik eta etxebizitza alokatuen política martxan jartzea, ba esan behar, Udalak dituen etxebizitzak saldu egin nahi dituztela, horrela kontuak egokituta egon daitezen, aurten lau etxebizitza saldu nahi dituzte.

  4. ONU-k gomendatzen duen moduan, batzarrean zeuden alderdi polítiko guztiek aho batez aurrekontuaren % 0,7a hirugarren mundukoentzat ematea erabaki zuten. Hori dela eta, aurtengo aurrekontuan sartzeko aldez aurretik eztabaidatu gabe eta esplikaziorik eman gabe  PSOE  eta Iuk diru kopuru hau % 0,6ra jaistea erabakitzen dute.


Horrela gai asko aipatu edo zerrendatu genitzazke, baina egoera honetan Andoaingo EAJ-PNVek ezin ditu aurrkontu hauek onartu, gure herriaren eta Udalaren egitura arazoei ez dietelako aurre egiten soluzioak bideratzeko eta bestalde indarrean dagoen legea ez dutelako betetzen, eta udalbatzak onartutako akordioak ere ez.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!