2008rako onartu diren udal aurrekontuetan oposizioan dagoen EAJ-PNVk Udal Gobernu taldearen jokabideari kritika egin dio. EA ere ez da atzean geratu kritika egiteko garaian. Eztabaidak eztabaida, sozialistek PPren eta IUren babesa izan dute. Ezker abertzalearekiko egoeraren inguruan ere ika-mika izan da PP-PSE eta IU-EA-EAJ alderdien artean.