Emakume langilearen egunari begira, prentsaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 22a, 15:57

Martxoaren 8an Emakume langilearen egunerako antolatu diren ekintzen berri emanaz eta sortu berria den "Hutsunea Betez" emakume taldea aurkezteko, prentsaurreko deialdia egin du Villabonako Ongizate eta Emakumea batzordeak. Otsailaren 29an, ostirala, 13:30etan Vilabonako Udaleko bilkura aretoan izango da aurkezpena, gerturatu nahi duenarentzat irekia.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!