Arau Subsidiarioen alegazio epea laster zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 22a, 14:27

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik maiatzaren 2ra arte zabalduko da alegazio epea. Hala erabaki zuen atzo udalbatzak gehiengoz, ezohiko saioan.

Batzordean adostasunera ailegatuta, udal ordezkariek blokeo egoeratik atera dute Arau Subsidiarioen gaia. PSE-EE-ko ordezkariak izan ezik, gainerakoek Arau Subsidiarioen gaian, alegazio epe berri bat irekitzearen alde bozkatu zuten atzo izan zen ezohiko pleno saioan. Alkate Mikel Izagirrek jakinarazi zuenez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unean zabalduko da epea, maiatzaren 2ra arte. Tarte horretan herritarrei ahal beste informazio eskaini eta parte hartzea bideratzeko konpromisoa hartu zen. Besteak beste, gaiari buruzko liburuxkak banatzeko asmoa dute herritarren artean. Urnieta.org atarian ere Arau Subsidiarioen berri ere emango dute; hala nola, orain arte onartua dagoen dokumentazioa ikusgai izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!