Urtean zehar hainbat landaketa egingo da eta aipatu parkearen diseinua osatzen joan. Horretarako, sorabillako familia bakoitzari aukera eman nahi dio elkarteak landaketa eta zuhaitzen zainketa egiteko.
Aurtengoan 24 landare jarriko dira. Gehienak “gurpitzak” edo “kurpitxak” (arbutus unedo – madroño). Jakoba Errekondoren esanetan, Euskal Herri guztian, Sorabillan aurkitzen da “gurpitz” baso natural eta hedatu bakarra eta, beraz, zuhaitz hau izan daiteke auzoaren ezaugarrietako bat. Horrezaz gain, “hagina” eta “arteak” ere landatuko dira.
Etorkizunerako errespetua eta zaintza eskatzen zaio inguratzen den jende guztiari, landareok luzaro iraun dezaten.