Euskal Herrian barrena, monografikoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 21a, 12:05

Euskal Herrian barrena ekimenak, asteburuko txangoez gain, egun bakarreko irteerak antolatuko ditu aurten. Gai eta leku jakinen inguruan gauzatuko dira.

 

Larramendi KulturBazkunak, Euskal Herrian Barrena egitasmoaren barruan, proposamen berria luzatzen du. Gazte eta helduek parte hartu ahal izango duten egun bakarreko txango monografikoen ekimena, Euskal Herriko hainbat txoko, pertsonaia edo istorio gerturatzeko asmoz. Aisialdia euskalduntzeko helburu tinkoz, Euskal Herriko errealitatea gertutik erakusteko ahalegina da hauxe.

Urtean zeharreko txangoak 

1.- Bizkaiko Jaurerriaren mugetan (Apirilak 12)

Beti ere harreman berezi batekin. Enkarterriak Bizkaiko Jaurerriaren zati bat izan dira. Enkarterrietako museoa, Avellanedako Juntetxea edo Balmaseda   dira ikusgai, besteak beste.

2.- Agoteen lurraldean barrena (Maiatzak 10)

Mendeetan bazterurik bizi izan den taldea dugu agoteena oraindik zenbait aztarna antzeman dezakegu baina, Arizkuneko Bozate auzoan, Santxotena eskultorearen museoa barne, edo Baigorriko herrian.

3.- Arabatik Gaztelara bidean (Ekainak 7)

Valdegobiako lurretan badirudi denbora gelditu egin dela, paisaia ikusgarri batean murgildurik, Aabatik Gaztelaruntz, Gesaltza-Añana, Varonatarren dorretxea, eremitorio beranterromatarrak edo valderejoko Naturgunea aurki ditzakegu.

4.- Tornaviaje edo Urdanetaren lorpena (Irailak 13)

Andres Urdaneta Ordiziko esploratzaile, kosmografo eta militar honen jaiotzaren 500. urteurrena ospatzeko asmoz bere bizitza eta lorpenei buruzko txango monografikoa proposatzen dugu.

5.- Saltus Vasconum, Globalizazioa duela 2000 urte hasi zen (Urriak 11)

Orain dela gutxira arte historiografiak esaten zigun erromatarrak ez zirela gehiegi ezarri euskal lurretan, ia ez zutela ekarpenik utzi. Horir baina, gaur egun, ezin zaio eutsi eta hitz gutxitan esan dezakegu erromatarreneraginez duela 2000 urte hasi zela globalizazioa baita euskal lurretan ere.

6.- Euskal eskultura (Azaroak 15)

Monografiko honek XX. mendeko euskal egile ospetsuenetako bat ezagutzera eman nahi du. Jorge Oteizaren lana Alzuzan kokatzen den museoaren bidez gerturatu nahi dugu.

Izen-ematea

Izen-emate epea txango bakoitza burutu beharreko data baino astebete lehenagora arte luzatuko da. Taldea osatzeko gutxieneko kopurua bildu ezean, txangoa bertan behera utzi ahal izango du Larramendi Bazkunak.

Bestalde, txangoetan parte hartzeko bi aukera emango dira: Lehenengoan parte hartzaileak garraioa eta sarrerak ordainduko ditu bakarrik (txango bakoitzerako zehaztuko da prezioa, baina 20€ inguru izango litzateke) eta bigarrenean bazkaria ere barne legoke (zehazteke dagoen arren, 35€ inguruan). 18 urtez beherakoek nagusi baten ardurapean etorri beharko dute. 

Informazio gehiago: 943 696 450 -943 300 732. txangoak@topagunea.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!