Halterofilia taldeko gazteak Madrilen izan dira

Hamasei eta hemezortzi urtez azpiko kirolarien kategorian, Kluben arteko 3. Federazio-Kopa jarri zen jokoan Madrilen, otsailaren 16an. Bertan izan ziren Danena Olaederra taldeko kirolari gazteak.

Otsailak 16, Kluben arteko III. Federazioen Kopa, sub-16 eta sub-18 kategorian ospatu zen Madrilen. Txapelketa honekin eman zion hasiera Danena taldeak 2008ko denboraldiari.

Hauexek izan ziren txapelketaren emaitzak:

Hamasei urtez azpikoak:

1.-C.H. A Coruña

2.-Balentzia C.H.

3.-ETH Tenerife

4.-EH Arucas Tenerife

5.-Danena: Iker Hernandez, Jokin Urkizu, Adrian Sasiain, Aritz Eriz, Jose Francisco Bervia, Iraiz Molina (azken hirurak Galdakaokoak).

Hemezrotzi urtez azpikoak:

1.-Tenerife ETH

2.- Kanariak EH

3.-Danena: Igor Sasiain, Mikel Quintana, Alexander Domingo, Jon Hernandez ( azken biak Galdakaokoak)..

    Txapelketa honetan parte hartu ahal izateko Espainako Ligaren lehenengo bost taldeen artean sailkatu behar da sub-15 eta sub-17 kategorietan. Sub-15 kategorian hirugarren postua lortu genuen; sub-17 kategorian, berriz, bigarren postua. Baja batzuk izan genituela eta, ordezkoekin moldatu behar izan genuen, eta egin zuten lana aipatzekoa izan zela esan behar dugu.

    Gasteizen ospatuko den Euskadiko Teknika Eskolarren txapelketan izango dugu hurrengo topaketa. Martxoaren 1ean Madrilen ospatuko den Espainako Txapelketako aurreko fasea izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!