Nekazal eremuko azterketa hastear da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 20a, 17:59

Nekazal eremuan bizi diren adinekoak eta 40-65 urte arteko emakumeak azterketa baten oinarri izango dira laster.

 Gizarte Zerbitzuetatik eta Behemendi elkartetik bultzatutako ikerketaren asmoa, aipatu bi kolektiboen egoera gertutik ezagutzea da. Eta ondoren, Udalak identifikatutako beharrei erantzuteko jarduera programak diseinatzea. Horregatik, aldez aurretik ekimenaren berri ematen duen gutun bat bidaliko zaie, ikerketan parte hartuko duten herritarrei. Gero, gizarte langile bat haiekin harremanetan jarriko da telefonoz, biltzeko hitzordua zehazteko. Elkarrizketak ekimenean parte hartuko duten herritarren bizilekuetan bertan egingo dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!