Biteri-Azkorte ikastetxea inauguratu eta Pedro Biteri hil zeneko ehun urte betetzen direla oroitarazteko hainbat ekitaldi antolatu dira. Hurrengoak, iraganeko eskolara eramango gaitu. Ostegun honetan, otsailak 21, 18:00etan antzinako eskola materialei buruzko erakusketa zabalduko da Lekaion. Bertan, garai bateko herri eskoletan aurki zitezkeen aulki, mahai edota liburuak izango dira. Gainera, Euskal Eskola Museoaren laguntzari esker, frankismo garaiko ikasgela bisitatu ahal izango da. Irekiera ekitaldian, Hezkuntza Saileko Berrikuntza Pedagogikorako zuzendari nagusi Juanjo Agirrezabak, hitzaldia eskainiko du. Martxoaren 5 arte zabalik.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00
Larunbatetan: 12:00-14:00
Igandetan itxita.