Eneko Galarragari epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 20a, 11:09

Eneko Galarraga Espainiara entregatua izateko arriskuan dagoela jakinarazi zuen atzo arratsaldean ezker abertzaleak.

Otsailaren 26an berriro epaitu nahi dutela azaldu zuten. Ondorioz, otsailaren 25ean, astelehenarekin, manifestazioa izango da iluntzeko 20:00etan Errebote plazatik hasita, "Eneko Euskal Herrian libre. Euro agindurik ez", lemapean. Otsailaren 26an, asteartearekin, Pauen Enekori elkartasuna azdierazteko deia ere egin zuten. Goizeko 05:00etan abiatuko dira Olaederra kiroldegiaren aurretik. izena emateko Iratzar elkartera jo behar da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!