Kaixo lagunak!!!
Jesusen Bihotza ikastolako ikasleak gara eta pasa den otsailaren 15ean egindako irteeraren berri eman nahi dizuegu. Ostiralean Pasaiako Nautika eta Arrantza Eskolako Planetariora joan ginen goizez. Bazkal ostean Pasai San Pedroko portuan dagoen MATER itsasontzia bisitatu genuen eta bertan jolas nahiz tailer desberdinak egin genituen. Baleen arrantza eta nabigatzaile desberdinei buruzko informazio pila eman ziguten Izaskun kapitainak baita Xabi eta Sonia marinelek ere.Hau dena gutxi balitz, itsasontzia goitik behera miatzeko aukera izan genuen: sukaldea, kontrol gela, sotoa, logelak…Primeran pasa genuen denok, eguraldi ezin hobea izan genuen eta gauza asko ikasi genituen. Animatu eta ahal duzuenean joan zaitezte Pasaiako herria bisitatzera, merezi du eta!