Kiroldegia, larunbatetan ere zabalik

Asteasuko kiroldegiak ordutegia zabaldu du. Otsailaren 2tik aurrera eta ekaina amaiera arte, larunbata goizetan ere zabalik izango da.

10:00etatik 13:00etara erabili ahal izango dira instalakuntzak. Kiroldegitik jakin arazi dutenez, ordutegia zabaltzeak ez du tarifen igoera ekarriko. Jendeak ordutegi berriari ematen dion erantzunaren arabera erabakiko dute larunbatetan zabaltzen jarraitu edo ez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!