Batzarraldean ordezkarien eskubideak bermatzeko neurriak

Adunako Udalak herritarren borondatearen aurka egiten duen lege edo erabakiei ez die inolako zilegitasunik aitortzen.

Adunako Udalak oso larritzat jo du espainiar estatuak EAE-ANV indar politikoaren jarduna etetea erabakitze, “Udal hau ez dago herriak aukeraturiko ordezkariak legez kanporatuak izatea onartzeko prest, hortaz, bere babes osoa eskaintzen die EAE-ANV udal taldeko kideei eta erabaki honetatik eratorri daitezkeen ondorioei aurre egiteko konpromiso irmoa hartzen du”.


Udalak proiektu politiko guztien bideragarritasuna aldarrikatzen duela dio, independentzia barne. Hori da, gainera, mozioa onartu dutenentzat Euskal Herriak bizi duen gatazkari konponbidea emateko bidea, euskal herritar guztiak proiektu guztien artean erabakitzeko eskubidea errespetatuko duen marko demokratiko bat eraikitzea.
Mozioarekin batera zinegotzien eskubideak bermatzeko nurrien zerrenda onartu zuten udal batzarraldian. Otsailaren hamaikan egin zuten ez ohiko bilkura, EHAK eta ANV alderdien ilegalizazioak salatzeko greba orokorraren deialdia baino lehen.

 

Zinegotzien eskubideak bermatzeko neurriak

1.- EAE-ANV Udal Taldeak zein hautetsi bakoitzak dituen eskubide guztiak bermatuak izango dira.
2.- EAE-ANV Udal Taldeari bere izena eta izaera errespetatuko zaio.
3.- EAE-ANV Udal Taldeak zein hautetsiek udal jardueran era normalizatu batetan parte hartzeko aukera guztiak izango dutela bermatuko da, beste Udal Talde eta hautetsiek izango dituzten berdinak, hain zuzen ere.
4.- EAE-ANV Udal Taldeko hautetsiek udalaren ordezkari gisa bestelako erakundeetan dituzten ardurak eta karguak gorde eta era normalizatu batetan bete ahal izango dituztela bermatuko da.
5.- EAE-ANV Udal Taldeak zein hautetsiek beraien lana garatzeko dituzten udal tresna eta baliabide zein dim ekarpen guztiak bermatuko zaizkie.
6.- Erabaki honen ondorioz EAE-ANV Udal Taldeak edo hautetsiek jaso dezaketen eskubide urraketa edota ondorioen aurrean Udalak bere babes eta laguntza osoa eskainiko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!