Ikastaroa Tolosako babarrunaren landaketan interesaturik dagoen edozeini zuzenduta dago. Martxoko lehen hamabostaldian burutuko da ikastaroa eta bi helburu nagusi ditu, alde batetik, babarrunaren hazkuntzari buruz oinarrizko prestakuntza lortzea eta, bestetik, Tolosako Babarruna elkartearen funtzionamenduaren inguruan informazioa eskaintzea. Alternatiba bila edo, besterik gabe, babarruna landatzen hasi nahi duten ekoizleentzat deialdi interesgarria.
LAU HITZALDI, HAMABI ORDUKO IKASTAROA
Tolosako Babarrunaren ekoizpena ezagutzeko ikastaroak guztira lau hitzaldi izango ditu. Zehazki, martxoaren 3an, 4an, 12an eta 13an, arratsaldez, 15:30etan hasi eta 18:30ak arte, Fraisoro nekazaritza eskolako areto nagusian.
Informazioa eskuratu eta izena emateko deitu IMK Fraisorora 943 692 166. Ikastaroaren prezioa sei eurokoa da.