Irudian, eskuinetik hasita lehena da Jose Antonio Leal Lon.
Gaixotasun bat dela medio, atzo zendu zen urte luzez alderdi sozialista ordezkatuz zinegotzi lanetan aritutako Jose Antonio Leal Lon. Hileta elizkizuna Donostian egingo da, larunbatarekin. Leal azken aldiz azaroko udal batzarraldian izan zen eta abenduko batzarraldian, agertu ez zela ikustean, jeltzaleek desiorik onenak bidali zizkioten udal batzarraldiaren amaieran egindako adierazpenean. Datorren ostiraleko ohiko batzarraldian hil berria den zinegotzia gogoan izango dute.