Pilota jaialdia otsailaren 29an

Pilota profesionaleko jaialdia ospatuko da udal pilotalekuan, datorren hilaren 29an. Ekitaldia Udalak antolatu du, Asegarce enpresaren laguntzarekin. 

Datorren otsailaren 29an pilota zaleek Urnietako udal pilotalekuan hitzordua dute. Pilota profesionaleko jaialdia ospatuko da iluntzeko 20:00etik aurrera. Bi norgehiagoka jokatuko dira kirol ekitaldiaren barruan; lau eta erdiko partida bat, binakako beste saio batekin batera. Udalak antolatu du kirol ekitaldia, Asegarce enpresaren laguntzarekin. Datozen egunetan aurkeztuko da prentsaurrean otsaileko azken ostiralean ospatuko den jaialdia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!