Ekimenaren muina nekazal eremuetan bizi diren bi kolektibo hauei elkarrizketa bat egitean datza, honela zein egoeratan aurkitzen diren bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Horretarako ikerketan parte hartuko duten pertsonei informazio eskutiz bat bidaliko zaie lanaren berri emateko, eta ondoren gizarte langile bat jarriko da beraiekin telefonoz harremanetan hitz ordu bat adosteko elkarrizketa egin ahal izateko. Aipatzekoa da elkarrizketa baserrian bertan egingo dela.
Behin azterketa burutu eta dagozkion ondorioak atera ostean, Udalak jarduera programa zehatzak diseinatu ahal izango ditu, beti ere identifikatzen diren beharrei erantzuteko helburuarekin.