Grebaren eragina nabarmena, Aiztondo bailaran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko otsailaren 14a

Aiztondo bailaran grebaren eragina nabarmena izan da. Zerbitzuak itxita egon dira eta baita lantegi asko ere. Asteasu, Zizurkil, Aduna nahiz Amasa-Villabonako herritar ugari bildu da eguerdiko manifestazioan, Villabonako plazatik abiatu eta Zizurkilen amaitu da bilkura. Iluntzeko 19:00etan da bigarren deialdia. Argazkiak atalean, argazki gehiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!