Egun hauetan herriko merkatariek dendarien artean txartel berriak banatu dituzte eta aste honetan irabazlea nor den jakinaraziko dute. Hasiera batean, saridunaren txartela ostegunean aditzera eman behar zuten baina iragarritako greba deialdiak albistea aurreratu edo atzeratu dezake.
Ekimena ondo bidean joanez gero, irabazleak lehen erosketa txartel-irabazlea eskuratu zuen merkatalgunean egin beharko du. Eta hortik aurrera, Salkineko denda bakoitzeko gehienez ere 200 euroko erosketak egin ditzake, 10:00tan hasi eta 13:30ak bitarte. Sarituak garai bateko ibilgailuan erosketa sorta egingo du. Goizean zehar pailazoek eta txaranga doinuek goiza alaituko dute.