Otsaileko kultur ekintzak

Zinema, bertso-afaria, antzerkia nahiz kantaldia, otsaileko kultur eskaintzen artean.

HELDUENTZAKO EKINTZAK

Zinema

-American gangster:

    Otsailak 16, larunbata: 22:30 (4,5€) 

    Otsailak 17, igandea: 19:30 (4,5€)

    Otsailak 18, astelehena: 21:30 (3€)

-Interview

    Otsailak 23, larunbata: 22:30 (4,5€)

    Otsailak 24, igandea: 19:30 (4,5€)

    Otsailak 25, astelehena: 21:30 (3€)

Musika emanaldia

Amaia Zubiriak kantaldia eskainiko du otsailaren 15ean, gaueko 22:30etan, Gurea antzokian, Pascal Gaigne, Javi Area, Aitor Furundarena eta Ritxi Salaberriak lagunduta.  Aldez aurretik 5€ (sarrerak herriko tabernetan salgai). Leihatilan: 7€.

Bertso-afaria 

Larramendi Bazkunak, Udaleko euskara zerbitzuaren laguntzarekin, bertsolari gazteen txapelketaren bigarren kanporaketa antolatu du otsailaren 22an, 22:30etan, Amasako Iturrigoxo jatetxean. Txartelak Iturrigoxo jatetxean eta Larramendi Bazkunaren Zizurkilgo bulegoan egongo dira salgai.

Historia ikastaroa

Haritza kultur taldeak antolatutako laugarren hitzaldia otsailaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan. Gaia: "Intensificación del desmantelamiento político y cultural".

Antzerkia

Julio Perugorria antzerki taldeak, Cincuentones antzezlana eskainiko du otsailaren 29an,22:00etan Gurea antzokian.

Sarrera: 8€. 6€ Gazte Txartelarekin. 

 

HAURRENTZAKO EKINTZAK 

Zinema 

-Donkey Xote

    Otsailak 16, larunbata: 18:30 (3€)

    Otsailak 17, igandea: 17:00 (3€)

-Asterix en los juegos olimpicos

    Otsailak 23, larunbata: 19:30 (3€)

    Otsailak 24, igandea: 17:00 (3€)

Antzerkia

-Markeliñe antzerki taldearen eskutik, "Txitxarra eta Inurria" antzezlana eskainiko da otsailaren 23an, 17:00etan, Gurea antzokian. 4€.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!