EAE-ANVren ilegalizazioaren aurka

Ostiralean EAE-ANVren suspentsioa eman dela eta, Adunan hainbat ekitaldi egin ziren:

Hauxe Adunako ANVren oharra:
  • Alde batetik, etxeetako balkoietan eae-anvren alde "Guk independentzia" kartelak jarri dira.
  • Bestaldetik, iluntzeko 8tan ordu laurdeneko kontzentrazioa egin da udaletxe aurrean INDEPENDENTZIA AURRERA. EUSKAL HERRIA KALERA! lemapean. Bertara 25 lagun inguru hurbildu gara. 
  • Jarraian herri batzarra egin dugu Kultur aretoan egungo egoeraz mintzatzeko eta aurrera begira egin beharrekoa erabakitzeko. Hurrengo egunetako deialdiez ere hitz egin da bertan.
 
Adunako Udalak datorren astelehenerako iluntzeko 8etan presazko ezohiko batzarra deitu du. Bertan taldearen ilegalizazio prozesuaren barruan emandako suspentsioaren inguruko mozio bat aztertuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!