Inauteri giroa Urnietan

Inauteriei buruzko kronika laburra eta inkesta.

Pasa den otsailaren 2an, Bosko Anitz aisia taldeak antolatutako inauteri jaia ospatu zen. San Juan plazan elkartu ziren arratsaldeko lauretan eta Bosko Anitz txaranga buru zutela, kalejira alai batean Salesiar ikastetxeraino joan ziren, han jaiari jarraipena eman asmoz". Bezperan, haur eta gaztexoak aritu ziren herria girotzen. Horien guztien artetik hiruren iritzia bildu zuen Aiurri astekariak:

Naroa Agirre
9 urte, LH 3.maila

  1. Mexikarrez jantzita goaz eta Mexiko abestiarekin dantzatuko dugu. Kantatu ez.
  2. Batzuetan Tolosara joaten gara, igandez, egun pasa gurasoekin. Askotan mozorrotzen naiz.
  3. Bakeroz.
  4. Inauteriak ospatzea gustatuko litzaidake. Egun guztirako ekitaldiak izatea nahiko nuke.


Iraia Calvo
11 urte, LH 6.maila

  1. Hawaianoz goaz jantzita eta bertako abesti batekin dantza egingo dugu.
  2. Tolosara joaten gara egun pasa, gurasoekin. Aurten txinatarrez mozorrotuta joango gara.
  3. Txinatarrez.
  4. Festaren batzuk, gazteentzat ekintzak. Inauteriak ez ospatzea faltan botatzen dut. Gustatuko litzaidake hemen ere zerbait izatea.


Meritxell Lopez
9 urte, LH 4.maila

  1. Indiarren dantza eskainiko dugu.
  2. Ikastolatik kanpo mozorrotzeko ohitura dut. Urnietan bertan mozorrotuta ateratzen naiz kalera gurasoekin. Behin Donostiakoan atera behar nuen baina gaixorik jarri nintzen. Kongitoz jantzita joan behar nuen.
  3. Donostiara joateko aukerarik izan ez nuenez, kongitoz mozorrotuko nintzateke.
  4. Gustatuko litzaidake. Donostian bezala, kaleetatik mozorrotuta joatea nahiko nuke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!