Urnieta-Biyok txirrindulari taldea errepidera

Urnieta-Biyok, hastear den denboraldian zeresan asko emango duen txirrindulari talde berria dugu. Urnieta Buruntzape Txirrindulari Elkartearen eskutik sortu den txirrindulari afizionatu mailako taldea da.

21 kirolarik parte hartuko dute; zortzi gipuzkoarrek besteak beste. Bertan dira, pasa den urtera arte, Kaiku taldean aritzen ziren zenbait txirrindulari ere. Hiru urtetarako finantzazioa eskuratu du Urnieta-Biyok kirol taldeak. Taldearen asmoa, okerrik edo azken orduko aldaketarik ez bada, hilabete amaieran aurkezpen saioa egitea da.
Edozein kasutan, otsailaren 17an txirrinduari pedalei ematen hasiko dira. Badajozen batzuk edota Joseba Del Barrio Ipar Euskal Herrian.

EGITURA
Elkartea: Urnieta Buruntzape Txirrindulari Elkartea.
Presidentea: Joxean Amenabar.
Zuzendaritza: Emaitz Izagirre, Oier Roteta eta Emaitz Albisu (bertako lasterketatan) eta Ignacio Rodriguez (kanpoko lasterketatan)
Txirrindulariak: Unai Amenabar (Urnieta), Mikel Olano (Urnieta), Joseba del Barrio (Urnieta), Bingen Eletxigerra, Axel Trantxe, Oscar Laguna, Abraham Montoya, Manuel Jiménez, Diego Rodríguez, Juan David Francés, Saúl Luna, Daniel Domínguez, José Carmona, Ildefonso Sánchez, Danel Leunda, José Antonio Cañada, Matias Mendizábal, Jonathan Rodríguez, Jokin Sudupe, Miguel A. Arroyo, Eñaut Bilbao, Rafael Martínez.
Babeslea: Biyok.
Urnietako Udalak diruz lagundutako egitasmoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!