Andoaingo pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ots. 7a, 18:42

Mikel Jauregi - A.Ulanga    22
Igeldo    5
JUBENILAK 1. MAILA: Oso ondo aritu ziren. Pilota astunekin jokatu zuten eta andoaindarren indarra nagusitu zen.

E.Aizpurua - U.Etxeberria    22
Beasain    4
JUBENILAK 2. MAILA: Beste erakustaldi berria. Oso ondo jokatzen ari dira biak. Ea horrela jarraitzeko gai diren.

A.Irastorza - E.Aizpurua    29
Hernani    40
JUBENILAK TRINKETEAN 1. MAILA: Hernaniko pilotariek esperientzia gehiago dute trinketean eta horri Enekok asteko bigarren partida zuela gehituz gero, garaipena hernaniarrentzat izan zen.

JON BELOKI 9 -18  Urretxu
JUBENILAK: Banaka jokatu zuen Zizurko txapelketa Jonek, eta partida ona egin zuen arren, ezin izan zuen bera baina aurkari hobea izan zena gainditu.

KADETEAK: Banaka jokatu zuen Zizurko txapelketa Julenek, eta oso erraz irabazi zion Altsasuko pilotariari.

INFANTILAK: Gipuzkoako final laurdenetan galdu egin zuten andoaindarrek. Txapelketa bikaina egiten ari ziren baina bidaniarren aurka amore eman behar izan zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!