Esperientzia Tailerra, abian

Atzoko aurkezpen ekitaldiaren ostean, Urnietako lehen Esperientzia Tailerrak ateak ireki ditu, bertan matrikulatu diren 50 urtetik gorako hamabost herritarrentzat. Ekainera bitarte asteartero Lekaion bilduko dira.

50 urtetik gorako hamabost urnietarrek izena eman dute, lehen aldiz herrian zabaldu den Esperientzia Tailerrean. Atzo aurkezpen saioa eginda, gaur izan dute lehen klase eguna. Maiatza amaierara arte luzatuko da modulotan antolatu duten ikasturtea. Besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte: sentimenduaren adimena, bizitzarako filosofia, musikaren historia, gizartearen parte hartzearen onurak. Lau gai nagusi horiek ardatz gisa hartuta, aipatu gaiekin lotutako edukiak jorratuko dituzte.


Matrikulazioa zabalik

Esperientzia tailerreko parte hartzaileak, hemendik aurrera, asteartero bilduko dira Lekaion 16:30-18:30 artean. 50 urtetik gora izan, modu atseginean gauza berriak ikasi, besteak gogoratu eta lagun berriak ezagutu nahi dituenak, zabalik ditu tailerreko ateak. Oraindik herritar gehiagorentzat lekua dago. Matrikulatzeko, honako telefono zenbakira deitu behar da: 943 224 143. Izena emateko azken eguna, otsailaren 15a.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!