Kultura
-Zizurkilgo Blues musikaren VI. jaialdia, otsailaren 23an.
-23:00tan The Reverendos, Atxulondon.
-00:15etan Los Reyes del KO, Egarrin.
-01:30etan Special 20, Aurreran.
Emakumearen nazioarteko eguna
Martxoaren 8an Biarritzeko Txokolate museora irteera egingo da. Ondoren, bazkaria Baionako trinketean.. Izen-ematea, Aurrera plazako bulegoan. 28 €.
Liburua eta DVD-a
Udala eta Udal bulegoetan eskuragarri dago Zizurkilgo historia bildumako hirugarren alea, hots, 1800-1945 urte bitarteko historia biltzen duena. Zizurkilgo herriari buruzko DVDa ere salgai dago, 5 €-ren truke.
KZ Gunea
Tutoritzak: Otsailak 5 eta 19, 09:00etatik 11:00tara.
Gazteentzako eski irteera
Villabona eta Zizurkilgo Udalek, 1988-1995 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eski irteera antolatu dute Luz Ardidenera, martxoaren 1ean. Izen-ematea: Aurrera plazako bulegoetan, otsailaren 22a baino lehen.
Aiurri sariak
Eskualdeko nortasun hitzak, aipamen berezien bigarren edizioa izango da otsailaren 28an 19:00etan Atxulondon. Kultura, Kirola, Gizatasuna eta Ohorezko Aipamena, sari ezberdinak banatuko dira.