Pagamuño plazan elkartu eta kalejira alaian herria zeharkatu ondoren, Joxe Arregi plazara iritsi ziren konpartsak. San Millan eskolakoek musika tresnak eta notak irudikatu zituzten, Jesusen Bihotza ikastolakoek ikusleak esnatu zituzten iratzargailuz jantzita dantza polita eskainiz eta Pedro Mari Otañoko lagunek batukada eskaini zuten.
Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek eta dantza saioen ondoren, merienda gooa dastatzeko auera izan zuten.
Irudi gehiago argazkien atalean.