Irakasleek azaldu dutenez, gai librea utzi diete gaurko emanaldiari begira. Dudarik gabe, prestakuntzak ilusio eta gogo handiz egin dituztela nabaritu da. Helduenek "Noaoa!" telebista saioko hainbat pasarte antzeztu dituzte, aktore onenen paperean. Ikusleek bezain ondo pasa dute ikasle gazteek ere. Magia trukoak ere egin dituzte eta baita txiste kontaketa alaia ere. Giroa pil-pilean jarri dute, peluka hori luzeekin eta gona motzekin dantza beroan hasi direnean. Eskolako txikienek, "Sudurraren trikitia" Juan Kruz Igerabideren olerkia errezitatu dute, animaliaz jantzita. Emanaldia xumea bezain polita izan da. Saioa bukatuta, meriendatzen geratu dira ikasleak eta gerturatutako ikusleak.
Argazki gehiago: Argazkiak sailean.