Jesusen Bihotza ikastolako haur eta gazteak ipotxez jantzi dira. Adinaren arabera, kolore ezberdineko jantziekin atonduta. Kale-jiran zehar dantza emanaldi alaiak eskaini dituzte. Fleming eskolako txikienek berriz txaranga atera dute kalera. Musika tresnak eskuan hartuta atera dira kalera. Gazteagoak berriz, arrantzalez jantzi dira. Saskiak eskuan neskak, batelak mutilak. Hauek ere dantza emanaldiak eskaini dituzte kale-jiran zehar.
Plazara ailegatu direnean, urteroko merienda izan dute: Boiloa, txokolatea eta laranjaren ordez, mandarina. Ikasle gazteek, Tolosako Iñauterietan ondo pasatzeko aukera izango dute datorren astean: jai izango baitute ikastetxetik. Ondo pasa!
Argazki gehiago: Argazkiak atalean klik eginda.