Pedro Mari Otañokoak biharko desfilean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 31a, 12:57

Bihar, herriko beste ikastetxeekin batera, Iñauterietako desfilean parte hartuko du Pedro Mari Otaño ikastetxeak ere. Ondorengo oharra helarazi dute:

Gure ikastetxeak bihar aterako duen ikuskizuna Batukada izango da.
 
Batukada hori aurreko ikasturtean hasi ginen prestatzen eta aurten, eskolako 25.urteurrena ospatzen ari garela eta, kalera aterako dugu biharko egunean.
 
Proiektu honen helburua musika jotzeaz gain, hondakinen erreziklapena egitea da. Batukadan erabiliko diren tresnak erreziklatzeko materialekin eginda daude eta materialak sortzen ikasleek, irakasleek eta senideek parte hartu dute.
Proiektu hau globalizatuta da, arlo desberdinak lantzen baditu: Musika, erritmoaren lanketa. Eskolako Agenda 21, hondakinen birziklapena. Plastika, margoketa eta kreatibitatea. Dantza.  Emanaldia prestatzea...

 

                                                       
                                                                                     

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!