Julen Zelarain AAMren aurkako epaiketan auziperatuko dute

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa udaberrian hasiko dela aurreratu du, Auzitegi Nazionalak. Epaiketa horretan fiskalak hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen du
 hogeita zazpi auziperatuentzat, ETAko kide izatea egotzita. Tartean dago Amasa-Villabonako Julen Zelarain. 

Harekin batera epaituko dituzte, besteak beste, Juan Mari Olano mugimenduko bozeramalea edota hogei urtetik gora espetxean eman zuen Mitxel Sarasketa eibartarra.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!