Eskualde osoa inauteri giroan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 31a, 10:09

Andoain asteburu osoko egitaraua, otsailaren 1eik 3ra. Ostegun gizeneko irudiak.

Amasa-Villabona Ostegun Gizena, urtarrilaren 31. Ostegun gizeneko irudiak.

Aduna | Zizurkil | Asteasu-Larraul otsailaren 1a.

Kalejira koloretsua Andoainen

Ehunka haur atera da Ostegun gizeneko kalejiran. Aita Larramendi, La Salle eta Ondarreta ikastetxeetako ikasle gazteak Basteron bildu eta kalejiran abiatu dira txaranga eta dultzaineroen laguntzaz. Eguraldia lagun, giro ederra sortu dute.

Goikoplazan amaitu dute kalejira koloretsua. Txorimaloak, martzianoak, Harriketarrak, San Ferminetako korrikalari eta zezenak... denetik ikusi ahal izan dugu.

Talde bakoitzak bere dantza eskaini du Goikoplazan guraso, lagun eta bildutako andoaindar guztien gozagarri.

 

Eguraldiak ez du hutsik egin Ostegun Gizenean
Goizean duda-mudako eguraldia egin badu ere, ikastetxeetako mozorro desfileen ordurako zeharo urdindu da zerua. Musika, dantza, koloreak eta festa giroa nagusi izan da herriko haurren artean.

Jesusen Bihotza ikastolako haur eta gazteak ipotxez jantzi dira. Adinaren arabera, kolore ezberdineko jantziekin atonduta. Kale-jiran zehar dantza emanaldi alaiak eskaini dituzte. Fleming eskolako txikienek berriz txaranga atera dute kalera. Musika tresnak eskuan hartuta atera dira kalera. Gazteagoak berriz, arrantzalez jantzi dira. Saskiak eskuan neskak, batelak mutilak. Hauek ere dantza emanaldiak eskaini dituzte kale-jiran zehar.

Plazara ailegatu direnean, urteroko merienda izan dute: Boiloa, txokolatea eta laranjaren ordez, mandarina. Ikasle gazteek, Tolosako Iñauterietan ondo pasatzeko aukera izango dute datorren astean: jai izango baitute ikastetxetik. Ondo pasa!

Pedro Mari Otañokoak Zizurkilgo desfilean 

Herriko beste ikastetxeekin batera, Iñauterietako desfilean parte hartuko du Pedro Mari Otaño ikastetxeak ere. Ondorengo oharra helarazi dute:

Gure ikastetxeak bihar aterako duen ikuskizuna Batukada izango da.

Batukada hori aurreko ikasturtean hasi ginen prestatzen eta aurten, eskolako 25.urteurrena ospatzen ari garela eta, kalera aterako dugu biharko egunean.

Proiektu honen helburua musika jotzeaz gain, hondakinen erreziklapena egitea da. Batukadan erabiliko diren tresnak erreziklatzeko materialekin eginda daude eta materialak sortzen ikasleek, irakasleek eta senideek parte hartu dute.
Proiektu hau globalizatuta da, arlo desberdinak lantzen baditu: Musika, erritmoaren lanketa. Eskolako Agenda 21, hondakinen birziklapena. Plastika, margoketa eta kreatibitatea. Dantza. Emanaldia prestatzea...

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!